Euskal Jaiak ospatuko dituzte bihar Zarautzen, eta egun horretan kostaldeko herrira bertaratuko direnen joan-etorriak errazteko gaueko tren zerbitzu bereziak jarriko ditu Euskotrenek. Gauerditik aurrera arituko dira aipatu trenak bidaiariak eramaten. Enpresa publikoak azaldu duenez, guztira hamazazpi tren izango dira gau horretan: zortzi Zumaiatik Donostiara, zazpi Donostiatikk Zumaiara, eta beste bi Zarauztik Zumaiara. Zerbitzu berezi honen helburua "jaiaz gozatzeko garraio publikoaren aukera erosoa eskaintzea" dela adierazi du Euskotrenek.
Gaueko trenen irteera ordutegiak honakoak izango dira:
- Zumaia-Amara (Donostia): 0:00, 0:30, 1:00, 1:30, 2:30, 3:30, 4:30 eta 5:03.
- Amara (Donostia)-Zumaia: 23:20, 23:50, 0:20, 0:50, 1:50, 2:50 eta 3:50.
- Zarautz-Zumaia: 4:51 eta 5:45
Zarautzetik irteteko orduak, berriz, honako hauek izango dira:
- Zarautz-Amara (Donostia): 0:08, 0:38, 1:08, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38 eta 5:11.
- Zarautz-Zumaia: 23:50, 0:20, 0:50, 1:20, 2:19, 3:19, 4:19, 4:51 eta 5:45.