Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketa irudietan

Intza Trula 2025ko api. 7a, 13:15

Atzo jokatu zituzten Aian Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketak. Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi Urra nagusitu ziren parte hartzaile guztien artean.

Erakustaldi bikaina eman zuten harri jasotzaile guztiek atzo Aiako probalekuan, Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketetan. Hala eta guztiz ere, bi izan ziren guztien artean nabarmendu eta txapela etxera eraman zutenak: Maddi Gesalaga eta Mikel Lopetegi Urra zarauztarrak, hain justu ere.

Mutiletan, Urraz gain, Imanol Royok jokatu zuen txapelketa, eta lanak ondo egin bazituen ere, ez zuen aurkariari irabazterik lortu. Emakumezkoen txapelketan, Gesalagaren aurkari izan ziren Udane Ostolaza oriotarra, Olaia Esnaola azpeitiarra eta Goizeder Abendibar.

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide