Bake epaitegietan ezingo da ezkontza zibilik gauzatu apirilaren 3tik aurrera

Julene Frantzesena 2025ko ots. 19a, 10:16

Azkoitiko bake epaitegiaren kanpoaldea.

Data horretatik aurrera, epaitegi orokorretako ordezkariek, notarioek nahiz udal ordezkariek izango dute ezkontza zibilak egiteko aukera.

Bake epaitegietan ezingo da ezkontza zibilik gauzatu apirilaren 3tik aurrera. Horrenbestez, data horretatik aurrera, epaitegi orokorretako ordezkariek, notarioek nahiz udal ordezkariek izango dute ezkontza zibilak egiteko aukera.

Espainiako Gobernuaren Justizia Ministerioak eman du aldaketaren berri.  Erakundeak azaldu duenez, apirilaren 3aren ostean bake epaitegian ezkontzeko hitzordua hartuta zutenek, horretarako ahalmena duten erakundeetan egin beharko dute.

Bake epaitegi hainbat daude Urola Kostan: Azkoitian, Zumaian, Zarautzen eta Orion. Lehen Auzialdiko Epaitegia da, berriz, Azpeitikoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide