Bilketa "arrakastatsua" egin dute Martutene espetxeko presoentzat

Julene Sorarrain

Orioko San Nikolas elizan bildutako materiala. (utzitakoa)

Bilketan laguntzen aritu ziren boluntarioak "oso pozik" geratu dira aiarren eta oriotarren aurtengo parte-hartzearekin.

Donostiako Elizbarrutiko Espetxe Pastoraltzak Martuteneko espetxean preso daudenei laguntzeko bilketa egin du aste honetan Orioko elizan. Bertan laguntzen aritu ziren boluntarioak "oso pozik" geratu dira aiarren eta oriotarren parte-hartzearekin. Besteak beste, barruko arropa berria, kamisetak eta galtzontziloak, bularretakoak eta kuleroak, txandalezko prakak, kamisetak, oinetakoak, kirol oinetakoak bildu dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide