LAN ESKAINTZA

UKT kazetari bila dabil

Erredakzioa 2024ko abe. 4a, 18:20

UKTren Zarauzko bulegoa.

Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatuek eta euskaraz C1 maila egiaztatu dezaketenek dute beren burua lanposturako hautagai aurkezteko aukera, eta sektorean urtebeteko esperientzia izatea kontuan hartuko da. Interesa dutenek abenduaren 9a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Urolako Komunikazio Taldea (UKT) kazetari baten bila dabil. Komunikazio Zientzietan, Ikus-entzunezkoetan edo Giza Zientzietan lizentziatua izatea eta euskaraz C1 maila egiaztatzea dira beren burua lanpostu horretara aurkeztu nahi dutenek bete beharreko baldintzak, eta urtebeteko esperientzia izatea ere kontuan hartuko da. Horrez gain, kazetari sena, sormena, eta komunikatzeko, taldean aritzeko eta euskarri desberdinetara moldatzeko gaitasunak izatea eskatzen zaizkie hautagaiei.

Trukean, UKTren erredakzio taldearen babesean profesionalki garatzeko aukera izango du hautatuak. Lanaldi osoko kontratua izango du, eta soldata lehiakorra, sektoreko batez bestekoa kontuan izatera.

Interesa dutenek abenduaren 9a baino lehen bidali beharko dute curriculuma administrazioa@ukt.eus helbide elektronikora.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide