Egun handia da gaurkoa Aiako Urdanetan eta Orioko Ortzaikan, San Martin eguna baita bi auzo horietan ospatzen duten santua.
Urdanetan joan den asteko asteburutik dira festetan, eta gaurko egunarekin amaituko dituzte, hurrengo urtera arte. Meza, partata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak izango dituzte zain goiz-eguerdi partean. Arratsaldean, trikiti saioaz gozatzeko aukera izango dute, eta kalejira eginez amaituko dituzte festak.
Ortzaikan, berriz, oraindik egun batzuetan izango dute zer gozatua San Martin bailarakoek, asteburu honetan egin baitituzte egitarauko aurreneko ekintzak.
Gaur meza eta hamaiketakoa izango dituzte, azken hori bertsolariek lagunduta, eta ostiral iluntzean jarraituko dute sanmartinekin; igande iluntzera arte, izango dute non aukeratua.
Urdaneta
Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna
- 11:00. Meza nagusia.
- Jarraian, patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txingak, lokotx bilketa, zaku lasterketa eta abar. Saioa girotzen ariko dira Izer eta Alabier trikitilariak.
- Arratsaldean, trikitilariak Indamendi elkartean, denentzat.
- Ondoren, kalejira auzoan zehar, eta festei amaiera emateko traka zaratatsua.
Ortzaika
Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna
- 10:00. Meza.
- 11:00. Hamaiketakoa Markel Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.
Azaroak 15, ostirala
- 19:30. Orioko txaranga.
- 22:30. Musa. Izen ematea 22:00tan zabalduko da.
- 00:00. Hauek musika taldea.
- 01:00. Davila DJa.
Azaroak 16, larunbata
- 05:00. Baratxuri zopa.
- 06:00. Oilasko biltzea.
- 23:00. Oilar Beltzak: Arakama Intxausti Larrañaga.
Azaroak 17, igandea
- 12:00. Herri kirolak. Tartean, aizkora desafioa: Arkaitz Etxebeste eta Luis Txapartegi kanako (2,50m) enbor bana ahalik eta azkarren ebakitzen saiatuko dira.
- 14:00. Bailarakoen bazkaria, Kostalde taldeko kantariekin.
- 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.