Sanmartinak ospatzen jarraituko dute asteburuan Urdanetan eta Ortzaikan

Julene Sorarrain 2024ko aza. 8a, 12:00

Pasa den asteburuko bertso afaria, Urdanetako frontoian. (utzitakoa)

Festa giroan murgilduta daude Orioko Ortzaika eta Aiako Urdaneta auzoetan. Asteburuari begira, hainbat jarduera antolatu dituzte ospakizunekin jarraitzeko. 

Aurreko asteburuan hasi ziren Urdaneta auzoko sanmartinak, eta asteburu honetan ere egongo da ospakizunik. Gaur gauerdian Ximor taberna irekiko dute, eta ondoren, DJ Hidalgok jarritako musikaren erritmora dantza egiteko aukera izango dute. 

Ortzaikan, aldiz, asteburu honetan hasi eta hurrengora artean izango dituzte sanmartinetako ekintzak. Kasu horretan ere, askotariko ekitaldiak izango dituzte jaietan: oilasko biltzea, kantu afaria, mus txapelketa, erromeria...

Hona hemen sanmartinetako egitaraua, Ortzaikan eta Urdanetan:

Ortzaika (Orio)

Gaur, ostirala

  • 19:00. Txupinazoa.
  • 19:30. Auzotarren arteko herri kirol desafioa.
  • 21:00. Afaria bertsolariekin: Potto eta Korta.
    • Ondoren, erromeria Alaitz Roteta eta Ainara Saizarren eskutik.

Azaroak 9, larunbata

  • 20:00. Zipitriki eta Turutax gaua girotzen hasiko dira.
  • 21:00. Karpan kantu afaria. Txartelak erosteko azken eguna gaur izango da. Olidenen eta Kutixin eros daitezke, 25 eurotan.
  • 01:00. Hidalgo DJa.

Azaroak 10, igandea

  • 16:00. Haurrentzako jolasak Txurrumuskiren eskutik.
    • Gero, txokolatada.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna

  • 10:00. Meza.
  • 11:00. Hamaiketakoa Markel Eizagirre eta Iñaki Gurrutxaga bertsolariekin.

Azaroak 15, ostirala

  • 19:30. Orioko txaranga.
  • 22:30. Musa. Izen ematea 22:00tan zabalduko da.
  • 00:00. Hauek musika taldea.
  • 01:00. Davila DJa.

Azaroak 16, larunbata

  • 05:00. Baratxuri zopa.
  • 06:00. Oilasko biltzea.
  • 23:00. Oilar Beltzak: Arakama Intxausti Larrañaga.

Azaroak 17, igandea

  • 12:00. Herri kirolak. Tartean, aizkora desafioa: Arkaitz Etxebeste eta Luis Txapartegi kanako (2,50m) enbor bana ahalik eta azkarren ebakitzen saiatuko dira.
  • 14:00. Bailarakoen bazkaria, Kostalde taldeko kantariekin.
  • 18:00. Erromeria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.
Urdaneta (Aia)

Gaur, ostirala

  • 00:00. Ximor taberna irekiko dute, eta emanaldia eskainiko du Hidalgo DJak.

Azaroak 9, larunbata. Oilasko Biltze Eguna

  • 06:00. Dianarekin, oilasko biltzen hasiko dira auzoko gazteak Aritz Hernandez Larrume eta Iban Gorriti Beltza bertsolariekin. Izer eta Alabier trikitilariak ere bertan izango dira.
  • 16:00. Ume jolasak. Txokolate beroa egongo da nahi duenarentzat, baita sorpresa ugari ere.
    • Jarraian, kalejira auzoan zehar, trikitilariekin.
  • 21:00. Oilasko biltzeko afaria, auzotar guztientzat, Indamendi elkartean.
    • Ondoren, erromeria Enaitz Alberdirekin eta Oibarrekin, Indamendi elkartean.
  • 00:00. Ximor taberna zabalik, Indart DJak girotuta.

Azaroak 10, igandea

  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Auzotarren arteko helduen esku pilota eta pala txapelketen finalak.
    • Jarraian, poteoa auzoan zehar Laja eta Lutxurdio trikitilariekin.
  • 17:30. Harri jasotze txapelketa 150 kiloko Markesko kubikoa harriarekin. Parte hartuko duten harri jasotzaileak: Mikel Lopetegi Urra, Iraitz Arruti, Xabat Olaizola, Paulo Azpiazu eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a.
    • Jarraian, erromeria Laja eta Lutxurdio trikitilariekin, 22:30 arte. Patata dantza lehiaketa ere egingo dute erromerian.

Azaroak 11, astelehena. San Martin eguna

  • 11:00. Meza nagusia.
    • Jarraian, patata tortilla lehiaketa eta auzotarren arteko herri kirolak: trontza, txingak, lokotx bilketa, zaku lasterketa eta abar. Saioa girotzen ariko dira Izer eta Alabier trikitilariak.
  • Arratsaldean, trikitilariak Indamendi elkartean, denentzat.
    • Ondoren, kalejira auzoan zehar, eta festei amaiera emateko traka zaratatsua.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide