Igande goizaldean ordua aldatuko da, ordularia neguko ordutegira moldatzeko. Horrenbestez, igandean ordubete atzeratuko da erlojua; 03:00etan 02:00ak izango dira. Ondorioz, ordubete gehiago izango du igande goizaldeak. Igandetik aurrera, beraz, eguna lehenago argituko du, eta arratsaldean lehenago ilundu.