Familia ugarien federazioak bere jardueraren berri emango du urriaren 29an Zumaian

Juan Luis Romatet 2024ko urr. 14a, 16:30

Hirukide Euskadiko Familia Ugarien Federazioak bere jardueraren berri emango du urriaren 29an, asteartean, Zumaian. Bilerara agertu ezin dutenentzako informazio puntu bat ere jarriko dute egunean zehar. 

Bere jarduera aurkezteko ekitaldia egingo du Hirukide familia ugarien federazioak urriaren 29an, asteartea, Zumaian. Alondegiko Oxford aretoan izango da saioa, 18:00etan hasita, eta Zumaiakoak bakarrik ez, inguruko herrietako familiak ere gonbidatu nahi izan ditu. Izan ere, elkartea bakarrik ez, Zumaian eta bailarako herrietan familia ugariek izan ditzaketen abantailen eta onuren berri ere emango dute bertan. 

Informazio puntu bat ere jarriko dute egunean zehar Alondegian bertan, bilerara joan ezin dutenei zuzenduta. 9:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 17:30era bitartean izango da zerbitzu hau martxan. Ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, baina apuntatzen direnek lehentasuna izango dute arreta jasotzerako orduan. Horretarako, izena emateko, formulario hau bete beharko dute. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide