Saretzen

Txakurrek ordutegi mugatua dute hondartzetan

Onintza Lete Arrieta 2024ko eka. 18a, 07:58

Uda sasoian, Zumaiako bi hondartzetan txakurrek debekatuta dute ibiltzea. Getariako Malkorben eta Gaztetapen, Zarauzko hondartzan eta Orioko Antillan, berriz, 21:00etatik 06:00etara ibiltzeko baimena dute.

Udal ordenantzek arautzen dituzte animaliek toki publikoetan bete beharreko arauak, eta toki horien artean daude hondartzak. Uda sasoian, esaterako, txakurrik ez dute onartzen Zumaiako bi hondartzetan –Itzurunen eta Santiagon–, eta ordutegi zehatz batean gainerako herrietako hondartzetan, hau da, Getariako Malkorben eta Gaztetapen, Zarauzko hondartzan eta Orioko Antillan. Gipuzkoa osoan Urola Kostako hiru herri horiek eta Mutriku dira txakurrak baimentzen dituzten bakarrak, eta horietan ere ordutegi baten barruan; hain zuzen ere, 21:00etatik 06:00etara ibil daitezke txakurrak hondartzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide