Usurbildarrek gauerdiaren bueltan pasa diete bart lekukoa oriotarrei Mapil baserriaren parean, eta herria eta erdigunea gurutzatu ondoren, Aitzondotik gora segi, eta azken eragileek Aiako Udalari pasatu diote lekukoa. Korrika iritsi zain, giro paregabea izan da herrian; askok tabernetan nahiz elkarteetan afaldu dute, eta txaranga ere atera da kalera, festa giroa jartzera. Ikus hemen argazki bilduma eta kronika.
Bideo honetan, berriz, herriko lekuko guzti-guztiak ikus daitezke.