Hip hop dantzari onenak Orion dira, Gipuzkoa Dance Contest txapelketan

Maria Maya Manterola 2024ko mar. 10a, 18:00

Leporaino bete da Karela kiroldegia hip hop txapelketaren 12. edizioan. Dantzariak bakarrik ez, beren ingurukoak eta zale ugari gerturatu da, ikuskizunaz gozatu eta norgehiagokan animoak ematera.

10:30ak pasatxo zabaldu dituzte Karela kiroldegiko ateak, eta jendetza juntatu da hip hop dantzariak ikusteko. Partaideetako asko Euskal Herrikoak izan dira, gipuzkoarrak, bizkaitarrak nahiz nafarrak, baina Espainiatik ere bertaratu dira, Errioxatik eta Asturiastik, esaterako.

Kategoria eta modalitate askoko lehiaketa da, eta banaka, binaka nahiz taldean parte hartu dute dantzariek. Aurtengoan ere haurren eta helduen taldeak izan dira Karela kiroldegian ezarritako oholtzan gorputzak astintzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide