Makilak hartuta eskean ibili dira oriotarrak eta aiarrak

Andrea Zipitria

Baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta, eskean ibili dira gaur Aian eta Orion. Goiztiarrenak aiarrak izan dira. Arratsaldean egin dute eskea Orion. 

Aian eta Orion ohitura zaharrari jarraipena emanaz, eskera atera dira gaur;  baserritarrez jantzi eta makila eskuan hartuta. 

Aiarrak goiztiar ibili dira. 9:00etan abitu dute eskea, eta eguerdira arte baserriz baserri ibili dira. Oriotarren txanda izan da arratsaldean. Ikastolako pergolatik abiatu dira, eta bertsoz lagunduta, herrigunea zeharkatu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide