Ostiral eguerdian proiektu berritzailea aurkeztu zuten Zarauzko Lizardi institutuan: Are taldea. Aiako, Getariako, Orioko eta Zarauzko eskola publikoetako zuzendariak elkartu ziren bertan, ikastetxe horiek biltzen dituelako egitasmoak.
Izan ere, herri horietako eskola publikoetako ikasleek Lizardi institutuan bat egiten dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza egiterakoan, eta horregatik, elkarlanean sakondu nahi dute. Hori izango da taldearen helburua, eta Nagore Etxabe Getariako Iturzaeta eskolako zuzendariak eman zizkion xehetasunak hedabide honi aurkezpena hasi aurretik.