Urtero bezala, Orioko Udalak Aparkatzeko Udal Txartela eskainiko die ibilgailua Orion erroldatuta ez duten herritarrei. Eskaera egiteko epea aste honetan bertan zabaldu dute, eta txartelak 2024. urte osorako balioko du, 85 euro ordainduta. Eskaera udaletxean egin behar da, beheko solairuko bulegoan.
Txartela egoera hauetan dauden herritarrek eskatu ahal izango dute: autoa alokatuta dutenek; enpresako ibilgailua erabiltzen dutenek; Orion lan egiten dutenek; Orion bigarren etxebizitza dutenek; Aian erroldatutakoek; eta salbuespen-egoera zehatz batzuetan daudenek.
Ibilgailua Orion erroldatuta dutenek, berriz, etxean jasoko dute txartela udaberri aldean, aurreko urteetan bezala. Txartel berria jaso bitartean, indarrean segituko du iazko txartelak.