Robotikari buruzko haurrentzako tailerretan parte hartzeko plazak agortu dira

Jabi Gonzalez Toston 2023ko abe. 19a, 15:00

UKUE Urola Kostako Udal Elkarteak antolatu ditu 72 haurrek eman dute izena orotara. Gabonetako oporraldian jasoko dituzte eskolak: abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era.

UKUE Urola Kostako Udal Elkartek Gabonetako oporrei begira antolatu dituen robotika espazialari buruzko ikastaroek sekulako arrakasta izan dute; izan ere, bertan parte hartzeko plaza guztiak bete dituzte dagoeneko. Hasiera batean bihar arteko epea eman zuten antolatzaileek Espazio Erronka eta Suziri baten diseinua tailerretan izena emateko, baina jada 72 lagunek eman dutenez izena, plaza guztiak gortuta daude.

OpenLab espazioan egingo dituzte tailerrok eta espazioa eta teknologiaren erabilera izango dituzte oinarri; izan ere, ondo pasatzez haratago, haurrek teknologia modu eraginkor eta arduratsuan erabiltzen ikastea da egitasmoaren helburu nagusia. 7 eta 9 urte bitarteko haurrek Espazio-erronka deiturikoa egingo dute, eta 10 eta 13 urte bitartekoek Suziri baten diseinua. Bi tailerrak lau egunekoak izango dira, baina bi epetan eskainiko dituzte: abenduaren 26tik 29ra eta urtarrilaren 2tik 5era.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide