Elizkizunak egingo dituzte Aian eta Orion Santu Guztien Egunaren harira

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urr. 31a, 12:02

Aiako parrokia.

Bihar Santu Guztien Eguna izango da eta elizkizunak eta hildakoen aldeko otoitzak egingo dituzte Aian eta Orion.

Asteazkenean Santu Guztien Eguna izango da eta hurrengo egunean, azaroaren 2an, hildako fededun guztien eguna. Hala, elizkizun bereziak antolatu dituzte Aian et Orion egun horietarako. Hona hemen ordutegiak.

AIA

- Bihar, azaroaren 1a. Meza nagusia 10:30ean parrokian, eta ondoren hildakoen aldeko otoitza hilerrian, 11:30ean.
- Etzi, azaroaren 2a. Meza 19:30ean.
- Azaroaren 4a, larunbata. Laurgaingo hilerrian meza 13:00etan.

ORIO

- Bihar, azaroaren 1a. Meza nagusia 12:30ean, eta ondoren, hildakoen aldeko otoitza hilerrin, 13:30ean.
- Etzi, azaroaren 2a. Meza 18:00etan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide