18 urtez Aiako eta Orioko parrokoa izan ondoren, datorren igandean bi herrietan egingo diren meza nagusietan izango da Unai Manterolaren agurra, Donostiako Artzain Ona katedralean biziko baita hemendik aurrera: Aian 10:30ean izango da eta Orion, 12:30ean. Hala, atzo Orioko parrokiako kideek afaria antolatu zioten Manterolari agur gisa, bertso eta guzti. Unai Manterola oso eskertuta agertu da, eta "oso polita" izan zela gaineratu du. Sare sozialetan hurrengoa adierazi du Manterolak argazkiarekin batera: "Beti jasotzen, ematen baino gehiago".
Irailaren 30etik aurrera Juan Pablo Aroztegi ordiziarra izango da Aiako eta Orioko parrokoa. Urriaren 1ean ere 10:30ean izango da meza nagusia Aian, eta 12:30ean Orion.