Unai Manterola Albizu apaiz zumaiarrak azken 18 urtean Aian eta Orion bere eliz zerbitzua eskaini du, eta San Pedro egunez Orioko elizan izan den Meza Nagusian jakinarazi du udazkenetik aurrera Donostiako Artzain Ona katedralean biziz beteko duela bere apaiz zerbitzua. Datozen asteetan ezagutaraziko da bere ordezkoaren izena.