Atzo eguerdian jokatutako hamar final handirekin bukatu zen Hondartzako Futboleko 78. Txapelketa. Seniorretan zortzi talde aritu ziren nor baino nor, lau ligako txapela eskuratu nahian, eta beste horrenbeste, kopakoa lortu nahian.
Gainerako partidak LH5. eta 6. mailetako neska-mutilek jokatu zituzten, eta zarauztarrez gain aiarrak, oriotarrak eta getariarrak aritu ziren finaletan. Aiako Lardizabal herri eskolakoek LH6. mailako final mistoa jokatu zuten Zaraguetakoen kontra, eta oriotarrentzat izan zen garaipena. Zaraguetakoek 5. mailako final mistoa ere jokatu zuten: bi taldeak ziren ikastetxekoak, eta elkarren kontra aritu ziren, beraz.
Orioko Herri Ikastolakoek, azkenik, LH5. mailako nesken finala jokatu zuten Zarauzko La Sallekoen kontra.
Aurreko urteetan bezala, herri bazkariarekin amaitu zuten denboraldia futbolariek.
(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)