Karkarak zozkatu du Pagoeta Fest jaialdirako sarrera

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Pagoeta Fest jaialdia, Zingira Kanpinean. (Pagoeta Fest)

Pagoeta Fest jaialdia antolatu dute asteburu honetarako, gaurtik igandera, Aiako Zingira kanpinean, eta antolatzaileen eskutik, larunbaterako sarrera bikoitza zozkatu du Karkarak bazkideen artean. Dagoeneko badu irabazlearen izena.

Aiako Zingira kanpinean artea, zirkua, musika eta umorea uztartuko dituen topaketa izango da Pagoeta Fest, gaur iluntzetik igandera bitartean, hain justu ere.

Karkarak jaialdiko larunbateko jardunaldirako sarrera bikoitza zozkatu du, Pagoeta Festen eskutik, eta Ane Gurrutxaga Roteta izan da sariduna.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide