Maiatzaren 28an izango dira udal eta foru hauteskundeak, eta alderdiak hasi dira hautagaiak eta zerrendak aurkezten. EAJk, esaterako, kostako hautagaiak aurkezteko ekitaldia egingo du bihar, igandea, Getarian.
Hitzordua 12:00etan da Bista Onan, eta ekitaldian hitza hartuko dute Eider Mendoza EAJren Gipuzkoako ahaldungaiak, Maria Eugenia Arrizabalaga Deba-Urola barrutiko zerrendaburu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramaileak eta Joseba Egibar EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak.
Alderdiak jada esanda dauka zein izango diren Getariako, Orioko, Zarauzko eta Zumaioako alkategaiak. Bihar, berriz, jakingo da zein den Aiakoa.
Getariakoa Iosu Mujika izango da; Oriokoa Noemi Ostolaza; Zarauzkoa Xabier Txurruka, eta Zumaiakoa, azkenik, Josemi Antia.
Jeltzaleek herritarrei dei egin die biharko ekitaldian parte hartzera.