Giro ederrean abestu dituzte Santa Agedako koplak Aian eta Orion

Erredakzioa 2023ko otsailaren 5a

Aian goizean aritu ziren haurrak eta gurasoak baserriz baserri. Orion, aldiz, arratsaldean atera ziren kaleak alaitzera.

Argazkiak: Aiora Larrañaga Solabarrieta, Andrea Zipitira eta Onintza Lete Arrieta.

Santa Ageda bezperako hitzorduari hutsik egin gabe santa eskean aritu ziren atzo aiarrak eta oriotarrak. Lehenengoak izan ziren goiztiarrenak. 09:00etan elkartu ziren koplak baserrietara eramateko. Arratsaldean, oriotarrek egin zuten gauza bera, baina herrian zehar. Kalez kale aritu ziren giro ederrean eta parte hartze handiarekin.

Bideoa: Julen Imaz

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide