Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko ekonomiari eta enpleguari bultzada emateko asmoz, ekintzaileei eta eskualdeko enpresei zuzendutako bi dirulaguntza deialdi zabaldu ditu: bata, ekintzailetza eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratutakoa izango da, eta bestea, eskualdeko enpresek langabeak kontratatzeko dirulaguntza.
Deialdien inguruko xehetasunak azaltzeko, aurkezpen bilera egingo da asteazken honetan, hilaren 11n, Udal Elkartearen egoitzan bertan. Goizeko 9:30ean jarri dute hitzordua, eta parte-hartzeko ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea galdetegi honetan.