Larunbata, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna izango da, eta Orioko Udalak egun horretan banatuko ditu Euskaraz Gazte literatur lehiaketako sariak. Lehiaketaren 29. edizioa da aurtengoa, eta sari banaketa ekitaldia kultur etxean izango da, 12:00etan.
Epaimahaia Orioko Udaleko euskara teknikari Jabier Zabaletak, Aiako kultur teknikari Eli Lasak eta Karkara kultur elkarteko kide Rikardo Uzkudunek osatu dute, eta larunbateko ekitaldian emango dute hartutako erabakiaren berri. Ekitaldi irekia izango da, interesa duen edonorentzat.