Euskal Trenbide Sarearen Autobabes Planaren eraginkortasuna frogatzeko, larrialdi simulakroa egin zuten herenegun gauen Aia eta Orio arteko trenbide sarean. Euskal Trenbide Sarearen, Euskotrenen eta osasun-larrialdietako agente ezberdinen artean koordinatutako simulakroa izan zen (SOS Deiak-112, Osakidetza, Gipuzkoako Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta DYA).
Aia eta Orio arteko pasabidean, trena errailetik irten zela irudikatu zuten, eta ondorioz, istripua izan zuela, zauritu larriak eraginez. Halako kasuetan jarraitu beharreko prozedura aktibatu zuten. Simulakroaren balorazioa egingo dute datozen asteetan, eta ondorioak aterako dituzte kasu errealetan jarraitu beharreko protokoloa hobetzeko.