Baditu irabazleak 'Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000)' liburuaren zozketak

Erredakzioa

Orioko Udalaren eskutik, Manuel Etxeberria Sedanoren liburuaren bi ale zozkatu ditu KARKARA.EUS atariak bere irakurleen artean. Ostegunean amaitu zen zozketan parte hartzeko epea, eta saridunak Andoni Garate eta Olatz Egia izan dira.

Euskal arraunlariek arraunketa olinpikoan egindako lana aitortu nahi izan du Manuel Etxeberria Sedano oriotarrak Euskal arraunlariak munduko txapelketetan eta JJOOetan (1970-2000) liburuarekin.

Joan den astean aurkeztu zuen liburua Orioko Kultur Etxean, udalaren babesarekin, eta hain zuzen, udalaren eskutik zozkatu ditu liburuaren bi ale KARKARA.EUSek bere irakurleen artean. Ale bana eskuratu dute, hala, Andoni Garatek eta Olatz Egiak.

Liburua salgai dago herriko hainbat saltokitan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide