Aian ere zabalik da euskara ikastaroetan izena emateko epea

Aitziber Arzallus 2022ko ira. 15a, 09:30

Irailaren 20an goizez eta 21ean arratsaldez kultur etxean izango da AEK-ko arduraduna, interesa duten herritarrei ikastaroei buruzko informazioa ematen.

Ikasturte berria hastearekin batera, Orion ez ezik, Aian ere euskara ikastaroak abian jarri nahi ditu AEK-k, eta horietan izena emateko epea zabalik da irailaren 23ra arte. Aian urtero eskaintzen dute aukera, baina aurten ahalegin berezia egin nahi dute taldeak atera daitezen; hala azaldu du Egoitz Dorronsoro arduradunak. Hori horrela, Dorronsoro bera Aian izango da ikastaroetan interesa duenari informazioa zuzenean emateko, ondorengo orduetan, kultur etxean: 

  • Irailaren 20an, 09:00etatik 13:00etara.
  • Irailaren 21ean, 16:00etatik 20:00etara.

Euskara "talde txikietan eta giro onean" ikasteko aukera izango dela ziurtatu du Dorronsorok, eta zalantzan daudenei informazio gunera azaltzeko deia egin die. Ikastaroak oraindu ahal izateko bekak eta dirulaguntzak egongo dira, gainera. 

Erlazionatuak

Orioko Euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022 ira 03 Orio

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide