Orioko Euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2022ko ira. 3a, 10:45

Orioko Euskaltegia. (Aitziber Arzallus)

Herritarren beharretara egokitzen den metodologia lantzen dute euskaltegian, aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, mintzapraktika edota online eskolak eskainiz.

Ikasturte berria hastearekin batera, Orioko Udal Euskaltegiak ireki ditu ateak, eta bertako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu dute. Euskara maila guztietara moldatutako ikastaroak eskaintzen ditu AEKk kudeatzen duen Orioko Euskaltegiak, eskarmentu handiko irakasleek gidatutako talde txikitan. Gainera, herritarren beharretara egokitzen den metodologia lantzen dute, aurrez aurreko eskolak, autoikaskuntza, mintzapraktika edota online eskolak eskainiz.

Ikasturteko prezioa ehun eurokoa da Orion bizi diren herritarrentzat, eta Oriotik kanpo bizi direnek, berriz, Eusko Jaurlaritzaren bekak lortzeko aukera ere izango dute.

Matrikulazioa zabalik
Izen-emateko epea irailaren 23ra bitartean izango da zabalik, eta eskaintzaren inguruko informazio osatua nahi duten herritarrek Kosta Tailerreko etxabean kokatuta dagoen euskaltegian izango dute hori eskuratzeko aukera: astelehenetan eta asteazkenetan 16:30etik 19:30era eta astearte eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara. Horrez gain, orio@aek.eus helbidera idatzi edo 670 420 025 telefono zenbakira hots egin daiteke informazioa lortzeko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide