Zortzi harri jasotzaileek hartu zuten parte Elgoibarko XXII. Harri Jasotze Txapelketan, ia denak Izetaren eta Ostolazaren eskolakoak. Bi harri baldarrekin egin behar izan zituzten lanak, Belaustegi (145,4 kilo) eta Mintxeta (124,6 kilo) harriekin, bakoitzarekin bost minutuko txanda osatuz.
Denek ere lan bikaina egin zuten, baina guztien artean, Joseba Ostolazaren eskolako Jokin Eizmendi zarauztarra nabarmendu zen, 30 jasoaldirekin. Gisa horretan, Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.a-k ezarrita zeukan marka berdindu zuen. Edonola ere, antolatzaileak ez zeuden seguru harrien jasoaldiak nola izan ziren sasoi hartan.
Bigarren postuan, Mikel Lopetegi Urra geratu zen 24 jasoaldirekin, eta hirugarren, berriz, Beñat Telleria 20 jasoaldirekin. Gainerako parte hartzaileak 20 altxalditik behera egin zituzten.
Sailkapena
- Jokin Eizmendi: 30 altxaldi (13 Belaustegi / 17 Mintxeta)
- Mikel Lopetegi Urra: 24 altxaldi (10 Belaustegi / 14 Mintxeta)
- Beñat Telleria: 20 altxaldi (6 Belaustegi / 14 Mintxeta)
- Paulo Azpiazu: 19 altxaldi (3 Belaustegi / 16 Mintxeta)
- Aimar Galarraga: 18 altxaldi (8 Belaustegi / 10 Mintxeta)
- Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a: 16 altxaldi (5 Belaustegi / 11 Mintxeta)
- Xabat Olaizola: 15 altxaldi (3 Belaustegi / 12 Mintxeta)
- Imanol Royo Lartain: 10 altxaldi (2 Belaustegi / 8 Mintxeta)
Argazkiak: Ibon Errazu