Espainiako Vueltagatik N-634 errepidea itxi egingo dute bihar eguerdian

Onintza Lete Arrieta

Espainiako Vueltako proba bateko irudia.

Orioko Udalak jakinarazi du Udaltzaingoak tarteka moztu egingo duela errepidea, 12:45ean hasi eta 14:30era bitartean. Txirrindulariak Usurbildik etorriko dira eta Zarautz aldera jarraituko dute, etapa Bilbon amaitzeko. Herrira 13:45 aldera iritsiko direla aurreikusi dute antolatzaileek.

Espainiako Vuelta txirrindularitza probaren bosgarren etapa Oriotik pasatuko da bihar, asteazkena. Irundik irtengo dira txirrindulariak, eta Bilbora bidean, Usurbildik iritsiko dira herrira 13:45 aldera. Hala aurreikusi dute antolatzaileek.

Horregatik, N-634 errepidea tarteka moztu egingo du Udaltzaingoak 12:45etik 14:30era, udalak jakinarazi duenez. Dena den, lasterketa azkar badoa, litekeena da errepidea lehenago irekitzea.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide