GUKA magazina

Ostiralean ikusi ahal izango da GUKA magazinaren urriko atala

GUKA magazina 2021ko urr. 6a, 16:00

Udako geldialdiaren ostean, ostiralean izango da ikusgai GUKA magazinaren hurrengo atala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean Maxixatzen.eus-en. Besteak beste, Sorotan Belek urriaren 16an Azkoitiko Udal Musika Bandarekin emango duen kontzertuaren harira, Gorka Sarriegi Sorotan Beleko musikariarekin eta Carlos Muñoz Azkoitiko Udal Musika Bandako zuzendariarekin hitz egin du Andoni Elduaien kazetariak.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina. Honako hau urriko atalaren aurrerapen bideoa da. Ikusi GUKA magazinaren atal guztiak honako lotura honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide