Igeldoko Harria txapelketan parte hartuko dute Gorka Etxeberriak eta Aimar Galarragak

Amaia Urbieta Arruti

Gorka Etxeberria harria jasotzen.

Igeldoko Harria harri-jasotze txapelketa ezaguna jokatuko da bihar Donostian, Trinitate plazan, 19:00etatik aurrera. Bertan parte hartuko dute Gorka Etxeberria eta Aimar Galarraga oriotarrek. 134 kiloko harri baldarra ahal beste alditan altxatu beharko dute bost minuturen barruan. 

Lehian ariko diren gainontzeko harri-jasotzaileak izango dira Jokin Eizmendi (iazko txapelduna), Paulo Larrañaga, Mikel Lopetegi Urra, Alex Merlo eta Beñat Telleria Telleria IV.a.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide