Udako GUKA magazina: bosgarren atala

GUKA magazina 2021ko uzt. 30a, 22:00

Bosgarren atalean, Andoni Elduaien kazetaria Violeta Brandes gida turistikoarekin elkartuko da Zumaian. Zumaian abiatu eta Urola Kosta osoa itsasontzian zeharkatuko du bikoteak 'Elkanoren Talaiak' ibilbidea osatzeko. Orion amaituko dute bidea.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Bosgarren atalean, Andoni Elduaien kazetaria Violeta Brandes gida turistikoarekin elkartuko da Zumaian. Zumaian abiatu eta Urola Kosta osoa itsasontzian zeharkatuko du bikoteak 'Elkanoren Talaiak' ibilbidea osatzeko. Orion amaituko dute bidea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide