Udako GUKA magazina: hirugarren atala

GUKA magazina

GUKA magazinaren hirugarren atalean, Gorka Peñagarikano Eneko Azkue Arkamurka taldeko kidearekin elkartuko da, eta elkarrekin egingo dute Pagoetako haginen ibilbidea. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Hirugarren atalean, Peñagarikano Eneko Azkue Arkamurka taldeko kidearekin elkartuko da, eta elkarrekin egingo dute Pagoetako haginen ibilbidea. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide