Udako GUKA magazina: lehen atala

GUKA magazina 2021ko uzt. 2a, 22:00

Andoni Elduaien aurkezleak bizikleta hartu eta Pagoeta inguruak erakutsiko dizkigu Julen Portillo zarauztarrarekin batera. Atal berriak ostiralero egongo dira ikusgai UKTren tokiko webguneetan nahiz Erlo Telebistan.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Lehen atalean, Elduaienek bizikleta hartu eta Pagoeta inguruak erakutsiko dizkigu Julen Portillo zarauztarrarekin batera. Orain arteko saio guztiak ikusgai daude honako lotura honetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide