Martxoak 8

Urola Kostako Udal Elkarteak ere bat egin du Martxoaren 8ko aldarrikapenekin

Karkara

Bailarako udalak eta ikastetxeak biltzen dituen eskualdeko Hezkidetza Foroaren ekimenez, mezu bateratua zabaldu dute Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroak: "Martxoaren 8ari begira, guztiok bat egiten dugu guztion berdintasunaren eta parekidetasunaren alde". 

Azaldu dutenez, pandemia egoeragatik ez dute atera ohiko argazki jendetsurik, baina Gu ere Martxoak 8 pankarta moreak eskuetan hartuta, taldeka atera dituzte argazkiak. UKUEk Zumaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Soldadura Zentroko kideek atera dutena igorri du:

(UKUE)

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide