Zortzi ibilgailuk elkar jo dute A-8 autobidean Orio eta Zarautz artean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Planoan agertzen den tokian gertatu da istripua.

Istripua 08:15ak inguruan gertatu da, eta antza denez ez da zauriturik izan. Dena dela, errai bat itxita dago eta horrek bi kilometroko auto ilarak sortu ditu.

Istripua gertatu da gaur goizean, 08:15ak inguruan, A-8 autobidean Irungo noranzkoan, Zarautz eta Orio artean, Aiako lurretan. Antza denez, zortzi ibilgailuk elkar jo dute, baina ez da zauriturik izan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, errai bat itxita dago eta bi kilometroko auto ilarak sortu dira.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide