Zozketa: Garatek eta Eizagirrek Errigorako kutxa bana jaso dute

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

Bihar bukatuko da Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskien eskaerak egiteko epea. www.errigora.eus webgunean dute herritarrek horretarako aukera.

Errigorak udazkeneko kanpaina abiatu du, eta bazkideen artean zozkatzeko bi otar eskaini dizkio KARKARAri. Pasa den astean egin zen zozketa, eta aste honetan jaso dute saria Kontxi Eizagirrek eta Juanan Garate Aldazek.

Dena dela, Errigorako kutxen eskaera egin ez dutenak, oraindik, garai dabiltza, Nafarroako hegoaldeko uztako produktuez osatutako saskiak erosteko epea bihar bukatuko baita; eskaera egiteko www.errigora.eus webgunera sartu behar dute herritarrek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide