Irudietan: Uda giroa nagusi 'normaltasun berriko' aurreneko asteburuan, eta jende asko juntatu da hondartzetan

Karkara

Hondartzan eguzkia hartu, igerian egin, paseoak eman, arrantzan jardun... Modu batera edo bestera, gozatu ederra hartu dute herritarrek eta bisitariek asteburuan. Antilla eta Txurruka hondartzetan jendetza juntatu da bi egunetan; mendialdean eta errioaren bueltan ere bai, jarduera desberdinak egiteko. Irudi koloretsuak laga ditu asteburuak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide