Ordua aldatuko da gaur gauean

Karkara

Gaur gauean, 02:00etan 03:00ak izango dira. Aurrerantzean, beranduago argitu eta beranduago ilunduko du. 

2020ko lehen ordu aldaketa egingo da gaur. Hain zuzen ere, gaurtik bihar bitarteko gauean egingo da aldaketa. Zehazki, igandeko –martxoak 29– 02:00etan 03:00ak izango dira; beraz, ordubete gutxiago izango du egun horrek. Hori horrela, denbora gutxiago izango dute herritarrek atseden hartzeko igandean, baina aurtengoan, konfinamendua tarteko, murrizketak ez du halako eraginik eragingo herritar gehienen artean.

Igandetik aurrera, udako ordutegia izango da indarrean. Eguzki orduak gehiago aprobetxatzeko helburuarekin egiten da ordu aldaketa; izan ere, beranduago argitu eta beranduago ilunduko du aurrerantzean. Modu horretan, energia aurrezten dela diote ikerketek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide