Bi Harri txapelketa jokatuko da igandean, Zarautzen

Karkara

Zarauzko Bi Harri Txapelketako parte-hartzaileak.

Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideek parte hartuko dute txapelketan.

Igandean, Zarauzko Bi Harri txapelketa jokatuko da Aritzbatalde pilotalekuan, 18:00etan hasita, eta Joseba Ostolazaren Harri Eskolako kideak ere bertan izango dira: Gorka Etxeberria oriotarra, Imanol Illarramendi Kortaberri  eta Josu Urbieta aiarrak, eta Jokin Eizmendi eta zarauztarra.

Denera, hamar harri-jasotzailek parte hartuko dute txapelketan, eta 121 kiloko Moilarri eta 118 kiloko Jai-Txiki harri baldarrekin lan egin beharko dute txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide