Hossain Kaanache garaile Zarauzko San Silbestre lasterketan

Karkara

Mutilen kategorian bigarren eta hirugarren postuan sailkatu ziren Ibai Makazaga eta Xabi Garate. Emakumezkoen mailan berriz, Nerea Amilibia bigarren postuan iritsi zen helmugara.

Gabon Zahar egunean, arratsaldean, San Silbestre lasterketa egin zen Zarautzen, eta Hossain Kaanache oriotarra izan zen azkarrena. Horrez gain, bigarren sailkatu ziren Ibai Makazaga eta Nerea Amilbia, eta hirugarren izan zen Xabi Garate.

GIZONEZKOEN SAILKAPENA

1.- Hossain Kaanache
2.- Ibai Makazaga
3.- Xabi Garate

EMAKUMEZKOEN SAILKAPENA

1.- Usoa Ostolaza
2.- Nerea Amilibia
3.- Alaitz Oruesagasti

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide