Muskuilu Harria arrantza elkarteak antolatuta, arrain txikien txapelketa jokatuko dute goizeko 09:00etatik 13:00etara bitartean.
Orioko Udalak antolatuta, hondartzako eskulturen tailerra eskainiko du Andoni Bastarrikak haurrentzat.
Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, emanaldia eskainiko du Miriam Hontana eta Sonia Benavent biolin jotzaile bikoteak, Orioko elizan.
11:00. Festen hasiera, bere garaian Bikamiotako festak antolatu izan zituztenak omenduz. 12:00-13:30. Haurrentzat ur jolasak. 12:00. Patata tortilla lehiaketa eta dastaketa. 13:00. Parrillada: saiheskia eta txistorra, sagardoarekin. 18:00. Danborrada txarangarekin eta erraldoi eta buruhandiekin. 19:30. Sardina jana parrillan, sagardoarekin. Orduan jakinaraziko dituzte errifaren eta txikotaren erronkaren irabazleak. 21:00-00:00. Aros DJa.
Orioko Surf Taldeak antolatuta, kontzertua eskainiko du Hereje Fighters taldeak.
Orioko Udalak antolatuta, 'TerritOrio remero. Orioko arraunaren historia' liburua aurkeztuko du Iñaki Iturainek.
Orioko Udalak antolatuta, 'Los ultimos pastores' ikus entzunezkoa proiektatuko dute Kultur Etxean. Ondoren, solasaldia eskainiko dute Samu Fuentes zuzendariak eta Maialen Sarasua Olidenek.
Begi Bistan elkarteak antolatuta, Behoria Garbia egitasmoko jarduerak egingo dituzte errioan nahiz Herriko Plazan.