Bilboko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute astelehen honetan

Onintza Lete Arrieta

Hilketa matxista bat salatzeko elkarretaratze bateko unea. (Onintza Lete Arrieta)

Orioko Mugimendu Feministak deitu du protesta. Beste hainbat herritan ere astelehenean egingo dituzte protestak joan den osteguneko hilketa gaitzesteko. 

Joan den ostegunean, hilaren 26an, 47 urteko gizonezko batek 34 urteko bikotekide ohia erasotu zuen Bilboko etxebizitza batean labana batekin, eta ospitalean hil zen emakumea. Etxean zeuden bien haurrak erasoa gertatu zenean.

Erailketa matxista salatzeko, protestak deitu dituzte Euskal Herri osoan. Herri batzuetan ostiralean bertan egin zituzten elkarretaratzeak, eta beste batzuetan, astelehen honetarako antolatu dituzte elkarretaratzeak. Orioko Mugimendu Feministak, esaterako, astelehen iluntzerako deitu du bilkura. 19:00etan izango da protesta, Herriko Plazan, eraso matxisten aurka aski dela esateko.  

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide