Zaharren Babeslekuak jakinarazi ditu urteko batzarraren data, baita bazkideek kuota zer egunetan ordaindu beharko duten ere.
Batzarra 2027ko urtarrilaren 13an egingo dute, asteazkenarekin, 17:00etan Kultur Etxean. Sei puntuko gai ordena zehaztu dute: lehenik, presidentearen agurra izango da; bigarrenik, 2026ko urtarrilaren 14an egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egoki bada, onartu egingo dute; hirugarrenik, alkateak hitz batzuk eskainiko ditu; laugarrenik, ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2026. urteko balantzea aurkeztuko dute; bosgarrenik, 2026ko jardueren memoria erakutsiko dute; eta, azkenik, eskariak eta galderak egiteko tartea zabalduko dute.
Kuotak
Urteko bazkide kuotari dagokionez, berriz, hori 2027ko urtarrilaren 18tik 22rako astean ordaindu beharko dute Zaharren Babeslekuko bazkide direnek. Kuota 10 eurokoa izango dela jakinarazi dute.
Ordainketa egiteko Zaharren Babeslekura joan beharko da, 16:30etik 19:00etara bitartean, astelehenetik ostiralera (biak barne), eta ordaintzerakoan bazkide agiria erakutsi beharko da.
Ohi bezala, 2026 ko abenduaren 31 baino lehen 80 urte bete dituzten bazkideei ez zaie kuotarik kobratuko.