Oria Bizi elkartekoak errioko zaborra jasotzen aritu dira piraguekin

Julene Sorarrain

Errioko bazter eta txoko zailetan jardun ziren larunbatean, plastikoak eta bestelako zaborrak jasotzen. Datorren urtean egitasmoa errepikatzeko asmoa erakutsi du elkarteak.

Oria Bizi ongizate elkarteak, lehenengo aldiz, errioaren garbiketa egin zuen pasa den larunbatean. Elkartearen piraguei esker, bazkideak errioko bazter eta txoko zailetan jardun ziren plastikoak eta bestelako zaborrak jasotzen. Gainera, zubi azpian zegoen baranda ere jaso zuten.

Datorren urteari begira, egitasmo hori errepikatzeko asmoa duela jakinarazi du elkarteak, eta parte hartu nahi duten herritarrei gonbita zabaldu diete.

(Argazkiak: utzitakoak).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide