Europako Gizarte Zerbitzuen Sarien finalera iristea "aitortza handia" izan da udalarentzat

Julene Sorarrain

Ane Esnal Gizarte Zerbitzueko teknikaria eta Anuska Esnal Orioko alkatea, asteburuan Erroman ospatu diren Europako Gizarte Zerbitzuen Sarietan. (Orioko Udala)

Europako Gizarte Zerbitzuen Sarietan (ESSA 2026) parte hartzeko aukera izan du udalak, finalista gisa. Hain zuzen ere, epaimahaiak justizia soziala udal politika guztietan txertatzeko Oriok egindako ibilbidea nabarmendu du.

Orioko Udalak asteburuan Erroman ospatu diren Europako Gizarte Zerbitzuen Sarietan (ESSA 2026) parte hartzeko aukera izan du, finalista gisa. Hain zuzen ere, epaimahaiak justizia soziala udal politika guztietan txertatzeko Oriok egindako ibilbidea nabarmendu du.

Finalera iristea "aitortza handia" izan dela nabarmendu du erakundeak, baina, batez ere, azken urteotan Orion gizarte zerbitzuen arloan egindako lana eta "herri gisa bizi izan dugun bilakaera" Europako herri eta hiri handi eta ezagunen ondoan ikustea baloratu du.

Udalak, halaber, honako esker oneko mezua partekatu du sare sozialen bitartez:

"Urte hauetan, zaintza, ongizatea, komunitatea eta gizarte justizia udal jardunaren erdigunean jartzeko urratsak egin ditugu. Bide hori ez da proiektu jakin baten emaitza soilik, pertsona askoren lanaren, konpromisoaren eta elkarlanaren ondorioa baizik. Erroman bizitako esperientziak egindako bideaz harro egoteko eta aurrera jarraitzeko indarra eman digu. Herri txikia gara, baina gauza handiak egiteko gaitasuna dugula erakutsi dugu. Eskerrik asko bide honetan parte hartu duzuen guztioi. Finalera iristea zoragarria izan da; baina benetan pozten gaituena Orion elkarrekin eraikitzen ari garen herri eredua Europan ere balioan jarri izana da".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide