Palestinaren aldeko egutegia jarriko du salgai larunbatean Palestina-Orio elkartasun taldeak

Julene Sorarrain

Larunbatean salgai izango den Palestinaren aldeko egutegia. (Julene Sorarrain)

Egutegiak eskuragai izango dira, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Herriko Plazan. Taldekideek jakinarazi dutenez, abenduaren 5ean ere salgai jarriko dituzte, leku eta ordu berean, eta Iturain eta Uranga estankoetan ere izango dira eskuragai aurrerago.

Palestina-Orio taldeak, palestinar herriari elkartasuna adierazteko helburuarekin, 2027rako egutegia sortu du, eta larunbat honetan jarriko dute salgai, 12 euroan. Izan ere, asteburu honetan, azaroak 29, Palestinaren Aldeko Elkartasun Eguna izango da. 

32x45 zentimetro ditu egutegiak, eta euskaraz, gaztelaniaz eta arabiarrez jarri dituzte asteko egunak nahiz bestelako datu eta informazioa. Hilabeteak, berriz, euskaraz irakur daitezke. 

Hori horrela izanda, egutegiak eskuragai izango dira larunbatean, 11:00etatik 14:00etara bitartean, Herriko Plazan. Taldekideek jakinarazi dutenez, abenduaren 5ean ere salgai jarriko dituzte, leku eta ordu berean, eta Iturain eta Uranga estankoetan ere izango dira eskuragai aurrerago.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide