Ospakizunez betetako bi astebururen ostean, amaitu dira San Martin jaiak Ortzaikan. Asteburu paregabea izan da honakoa auzotarrentzat, mus txapelketaz, herri kirol erakustaldiaz eta gaztaina jana goxoaz gozatzeko aukera izan baitute azken egunotan.
Bada, atzo bailarako bazkariarekin eta erromeriarekin biribildu zuten sanmartinetako azken eguna, eta dantzan eta kantuan agurtu zituzten auzoko festa kutunak.
(Argazkiak: utzitakoak).